Zailtasunak (#6145)

Bihotz garbi bat irazan ezazu nire baitan, ene Jainkoa, eta barru lasaitasuna berriztu ezadazu, ene Itxaropen Horrek! Ahaltasun gogoaren bidez Zeure jatorrian baieztatu nazazu, ene Maitatu Horrek; eta Zeure aintzaren argiz, Zeure bidetxiorra erakutsi ezadazu, neure nahiaren Jomuga Zaren Horrek! Zeure indar gainditzailearen ahalaren bidez, Zeure santutasunezko zerurantz jaso nazazu, nire izatearen Iturri Zaren Horrek, eta Zeure betikotasunaren haizezkaz alaitu nazazu, neure Jainkoa Zaren Horrek! Zeure betiko soinuek lasaitasuna sortu dezatela nigan, ene Lagun Hori, eta Zeure antzinako arpegiaren aberastasunek edozertatik askatu nazaten utzi ezazu, Zeugandik ez beste edozertatik, ene Irakasle Hori, eta Zeure muin galezinaren agerkerako berriek alaitasuna ekarri dezadatela egizu, ageriaren ageriena eta izkutuaren izkutuena Zaren Horrek!

-Bahá'u'lláh
-----------------------

Zailtasunak (#6146)

Aienatu itzazu nire nahigabeak Zeure adeiaren eta Zure emankortasunaren bidez, Ene Jainkoa, eta uxatu ezazu nire axanpa Zeure agintearen eta Zure ahalaren bidez. Zeuk ikusten nauzu, ene Jainkoa, neure arpegia Zeuganantz itzultzen, atsekabeak alde guztietatik erasoka ditudan une honetan.
Izaki guztien Jauna zaren Horri, ikusi daitezken nahiz ezin daitezken gauza guztiak jagoten dituzun Horri, gizakien arimak eta bihotzak menderatzeko bide izan duzun Zeure Izenagatik, eta Zeure errukiortasunezko itsasoko uhinengatik eta Zeure emankortasunezko Eguzkiaren dizdiragaitik, arren dagizut, Zuganantz arpegiak itzultzea ezerk ere galerazi ezin izan dienen artean onartu nazazula, izen guztien Jaun Hori, zeruen Egile Hori.

-Bahá'u'lláh
-----------------------

Zailtasunak (#6147)

Ene Jainkoa! Ez zaitez nigandik urrundu, zoritxarrez inguraturik bait nago. Ene Jainkoa! Ez nazazu bakarrik utzi, ezbeharrik gorrienak heldu dit eta. Zure ontasun maitakorrezko bularretik darion ugatz gardenez edaten emaidazu, egarriz errea bait nago. Zeure errukitasunezko hegoen itzalpean babestu nazazu, ditudan etsai guztiak bat eginik eraso bait naute. Zeure handitasunezko jarlekuaren hurrean jagon nazazu, Zeure aintzaren zantzua agertzen deneko aurrean, ezbeharrak larriki jo nauelako. Zeure erukortasun samurrezko eskuz eskainitako poztasun txolkadaz elikatu nazazu, nahigabe askok gogorki heldu didatelako. Zeure aginte ahalguztidunaren soingaineko azpatuaz jantzi nazazu, txirotasunak bilutsik utzi nauelako. Zeure Betikotasun Usoaren urrugaz gozaturik lo egiten utzi ezadazu, zoritxarrik latzenak heldu zaizkidalako. Zeure batasunaren jarleku aurrean, Zeure arpegiaren edertasun dizdiratien erdian, utzi ezadazu bizitzen, beldurrak eta ikarak zeharo larritu nautelako. Aintzaren lebiatan delakoaren urduritasunari begira, Zeure barkamen itsasoan murgildurik nazazu, neure bekatuek guztiz galdu nautelako.

-Bahá'u'lláh
-----------------------

