Sendaketa (#6155)

Jainkoa! Ene Jainkoa!
Zeure sendaketazko itsasoagatik eta Zeure adeizko Eguzkiaren dizdiragaitik, Zeure otseinak menderatzeko bidea izan zen Zeure izenagatik eta Zeure Hitzik sarkorrenagaitik, Zeure lumarik handikienaren indarragaitik eta zeru-lurretan diren guztiak irazan aurrez jada bazen Zeure errukiagaitik, atsekabe eta ezbehar guztietatik, Zeure emankortasunezko urez garbitu nazazula eskatzen dizut.
Zeuk dakusu, ene Jauna! Zuganako eskalea Zeure adeiaren atean itxoiten, eta itxaropena Zeugan ipini duena Zeure emankortasunaren lokarriari heldurik. Zeure adeizko itsasoan eta Zeure onginahi maitakorrezko Eguzkian Bilatzen duena ez diezaiozula ukatu, eskatzen dizut.
Nahi duzuna egiteko Ahaltsua zara Zu. Ez dago Zu ez beste Jainkorik, Beti Barkatzen duena, Emankorrena.

-Bahá'u'lláh
-----------------------

Sendaketa (#6156)

Ene Jainkoa,
Zure izenen bidez geisoak sendatuak izaten dira, eta nahigabetuak seneratzen, egarri direnei edaten ematen zaie, eta larrituak direnak lasaitzen, deslai direnak bideratuak izaten dira, eta apalduak goraltzen, txiro direnak aberastuak izaten dira, eta ezjakin direnak jakintsu bihurtzen, atsekabez direnei adore ematen zaie, eta itun direnak argieratzen, kikilduak jasoten. Zure izenaren bidez, ene Jainkoa, irazandako izaki guztiak igieraziak izan ziren, lurrera euria ixuri zezaten. Eta hori, benetan, Zeure izakiekiko duzun Zeure adeiaren zantzu bat da (...)
Izan ere, Zure indarrak gauza guztiei aurre eman diezaieke. Benetan, Zeu zara Ahaltsuena, Bere Izatez Irauten Duena. Eta, ene Jainkoa, mundu honetako eta etorkizunezko ontasuna, aintzinako eta arestiko gizaldien ontasuna beregana ixuriak izan daitezela egizu. Zure ahalak eta Zure jakintzak, benetan, hori egin dezakete.

-Bahá'u'lláh
-----------------------

Sendaketa (#6154)

Zure Izena da nire sendaketa, ene Jainkoa, eta Zure oroitza da niretzako sendagarria. Zureganako hurbiltasuna da nire itxaropena eta Zuganako maitasuna nire laguna. Nireganako Zure errukia da niretzat sendaketa eta sorosketa, mundu honetan nahiz gerokoan. Zeu zara izan ere, Oro Emankorra, Orojakituna, jakintsuen artean Jakintsua

-`Abdu'l-Bahá
-----------------------

